Hirugarren taldekako txapelketa izango da Herriartekoa. Aurreko biak 1999an eta 2017an izan ziren, eta aurtengoak 100 saiotik gora banatuko ditu herrialde osoan.
Ekimenaren helburuak dira eskualde mailan, bertso eskolen arteko saretzea, gaur egun plazetan kantatzeko aukera gutxi duten bertsolarientzat txapelketa eskaintzea, emakume eta genero disidenteen parte hartzea sustatzea, eta bertso komunitate osoa (bertsolariak, epaileak, gai jartzaileak, antolatzaileak, bertsozaleak…) elkartzea.
Lau fasetan dituen Herriarteko Txapelketan 57 taldek hartuko dute parte. Talde bakoitzak bost partaide izango ditu, gutxienez. Hiru bertsolari: saioetan hiru edo lau bertsolarik abestuko dute, baina taldean kide gehiago ere izan daitezke. Gai jartzaile eta epaile bana ere izan beharko dute taldeek. Eta ordezkari bat ere badute bilketa, komunikazio edo antolaketa lanak egiteko.
Lehen fasean Buruntzaldea, Urola, Urola-kosta, Debabarrena, Debagoiena, Tolosaldea, Goierri, Donostia eta Oarso-Bidasoa eskualdeetako partaideak arituko dira urtarrilaren 18tik martxoaren 28ra arte.
Lehen fasearen ostean, bigarren fasea jokatuko da, lau saiorekin. Lehen fasean irabaziko duten zortzi talderen artean jokatuko dira saio hauek, eta eskualde bakoitzak izango du talde ordezkaria. 8 talde hauetatik 4 sailkatuko dira final-aurreko saioetara. Bi saio jokatuko dira fase honetan, areto handiagoetan.
Finala maiatzaren 30ean, Aian
Gipuzkoako Herriartekoaren gaineko xehetasun guztiak, hemen.
