Atzo burutu zen Abadiñon Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolaturiko Euskal Herriko Eskolartekoa. Guztira hamaika bertsolarik hartu zuten parte: Arabatik, Maddi Agirre Epelde eta Eukene de los Aires Amundarain; Bizkaitik, June Diaz Franco eta Janire Arrizabalaga Munduate; Gipuzkoatik, Ekain Tolaretxipi Errazti eta Naia Arrizabalaga Arrieta; Lapurditik, Haira Aizpurua Ibargarai eta Oneka Arteaga Olasagasti; Nafarroatik, Beñat Astiz Isasi eta Eki Mateorena Zozaia; eta Zuberoatik, Aetz Etxart Sarasola.
Hamaika bertsolari gazte haietatik Haira Aizpurua Ibargaraik jantzi zuen txapela eta Maddi Agirre Epelde izan zen txapeldunordea.
Gazteei jendaurrean bat-batean jarduteko aukera ematea du helburu txapelketa horrek , eta baita haurrak eta gazteak entzulearen aulkitik zaletzea ere.
Datorren urtean, 2022an, izango da hurrengo ekitaldia gazteen artean.