ESZENA

Lekuz Leku, Hiriguneetako Nazioarteko Dantza Jaialdia

Ekainaren 21etik 24ra, Lekuz Leku, Hiriguneetako Nazioarteko Dantza Jaialdiaren XIX. edizioa egingo da Bilbon, eta tokiko, estatuko eta nazioarteko konpainien hamabost pieza labur ikusteko abagunea izango da.

La Fundicion aretoa arduratu da antolakuntzaz. La Fundicion sormen garaikidea oro har erakusteko gune bat da, bai eta ikertzeko, sortzeko, sentsibilizatzeko eta etengabeko prestakuntza jasotzeko baliabide-zentroa ere 37 urtetan zehar, aretoak komunitatea, eduki artistikoak, partaidetza-ereduak eta sortzeko modu berriak sortu ditu. Ondare artistikoaren balioa berretsi egiten du beti, eta sormena, hurbiltasuna, dantzaren eta erritmoaren gertutasuna eta horren gozamena indartzen ditu, modu irekian, elkarrekintzako testuinguru batean.

Jaialdia 21ean eta 22an hasiko da dantza-zinemarekin sustatzailea den La Fundicion aretoan, eta, 23an eta 24an, dantza kalera aterako da eta jaialdiak Guggenheimetik Euskalduna Jauregira doan erriberako zatia hartuko du.

Edizio honetan nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko dira helburu argi batekin: dantza garaikidearen lengoaia anitzak ikusle guztiengana gerturatzea, hiri-inguruneetara eramanez.

Lehen egun horretan, ekainak 21, 19:00etan, My lunch with Anna pieza egingo du Alain Buffard artistak.

Egunez eguneko programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button