
Donostian burutzen den Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko xedez, XVI. Sorkuntza Saria deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea irailaren 14an amaituko da. Kategoria bakarra eta orokorra izango da. Mota eta genero guztiak onartuko dira, baita diziplina artekoak ere.
Donostia Kultura da antolatzailea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz, eta formatu txikiko euskarazko antzerkia bultzatzea du helburu.
Jasoko diren artean, bi proiektu aukeratuko dira urriaren azken egunetan. Ohi den bezala, saritutako lanen egileek Poltsiko Antzerki Jaialdian estreinatzeko konpromisoa hartuko dute. Gainera, proiektu irabazleak 3.000 euro jasoko ditu Poltsiko Antzerki Jaialdian egin beharreko lau emanaldien truke. Finalistak 2.500 euro.
Deialdiaren nondik norakoak, hemen.