Datorren urteko uztailaren 28, 29 et a 30ean egingo da Mundaka Festival jaialdiaren bigarren edizioa, eta antolatzaileek dagoeneko, iragarri dituzte jaialdian parte hartuko duten zenbait talderen izenak. The Waterboys, St. Paul and the Broken Bones eta Los Enemigos dira orain arte iragarritako lehenengo kartel-buruak.
St. Paul and the Broken Bones Alabamako soul seikote ahaltsua da. Orain arte bi EP eta iraupen luzeko disko bakarra argitaratu du: Half the City (Single Lock Records, 2014).
The Waterboys, berriz, Eskoziako folk-rock talde ezaguna da. 1963an eratua, ibilbide luzea egin du Mike Scott musikariaren gidaritzapean.
Los Enemigos, berriz, talde aski ezaguna da Euskal Herriko eta Estatuko rock-and-roll zaleen artean. Madrildarrek Vida inteligente plazaratu zuten 2014an.
Hiru horiei, baina, Aurora & The Betrayers, Highlights eta Kometa taldeak gehitu behar zaizkie.
Informazio gehiago: mundakafestival.eus.