MUSIKA

Eszenatokietan ohikoa ez den eskaintza, Hezurbeltzak taldearen eskutik

Bes-Te-Bat! zirkuituaren barruan, datorren asteko ostegunean, hilak 28, Hezurbeltzak taldeak kontzertua eskainiko du 19:00etan, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean.

Tripartitua Ion Maia abeslaria eta bertsolariak, Gorka Hermosa akordeoilariak eta Jesus Prieto “Pitti” gitarrajoleak osatzen dute, hortaz, izen handiko hiru artista bildu dira Hezurbeltzak proiektupean.
Kantu eta testuetan besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dira, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak. Eszenatokietan ohikoa ez den eskaintza berezia da Hezurbeltzak taldeak dakarrena.

Hezurbeltzak taldearen webgunean duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button