ARTEA

Alfredo Álvarezek “Koadro berdinak” inauguratuko ditu gaur Bilbon

Alfredo Álvarez Plágaro (Gasteiz, 1960) Koadro berdinak izenburuko erakusketa inauguratuko du gaur, hilak 2, Bilboko Espacio Marzana aretoan. Erakusketa zabalik egongo da azaroaren 13ra arte.

Artista arabarrak bi unitateko serieak bildu ditu erakusketan. Unitate bakoitza 23 x 7 x 5 zentimetrokoa da eta egurrean muntatutako olanaren gainean pintatu dira, teknika mistoa erabiliz.

Lanok, hasira batean, berdinak eta erregularrak dirudite, baina arretaz begiratuz gero, kontraesankorrak eta zakarrak direla jabetuko da ikuslea. Ikuslearen eta koadroaren arteko harremana eraldatzen du artista gasteiztarrak, bere koadro berdinek ikus-eremua deskonposatzen eta biderkatzen baitute; hortaz, ikusleak ezin du begia ikus-eremu unitarioan finkatu.

Hala, errepikapen zehatzaren bidez, pinturari eta koadroari arautu gabeko askatasun jakin bat eransten dio.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button