MUSIKA

Soinutik… Bihotzera kontzertu berezia musikoterapiatik abiaturik

Isiltasunetik abiatuta, Carles Perez Collado eta Andreu Ubach musikari eta musikoterapeutek bibrazio, erritmo eta sentsazioen mundu batean zehar ibilbidea proposatzen dute. Horretarako, sorkuntza eta inprobisazio bidez, Baschet instrumentuek eskaintzen dituzten aukeratan sakonduko da eta entzuleriaren elkarlana behar-bizikoa gertatuko da kontzertuaren garapenean.

Baschet instrumentarium-a perkusio, hari eta kristalezko hamalau soinu-egiturek osatzen dute. Instrumentu-multzo hau François eta Bernard Baschet anaiek, bata eskultorea eta ingeniaria bestea, 1952an aurkitutako printzipio akustikoa oinarri harturik garatu zen, instrumentu-familia berri bat sortuz. Baschet soinu-egiturek eskaintzen duten metalaren barnetik ateratako soinuen aberastasun eta aniztasunak soinu- eta musika-fenomenoaren estereotipoetatik at geratzen den zabalkundea proposatzen dute, irudimena, ikusmira eta musika-adierazpena garatzea xedetzat dutela.

Esperientzia berri hau martxoaren 27an errepikatuko da Gasteizko Principal Antzokian, Orkestrak Gasteizko Udalarekin koprodukzioan antolatutako Musika Familian zikloaren baitan.

Informazio gehiago Euskadiko Orkestraren webgunean.

EOS-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button