IKUS-ENTZUN

Mikel Laboa, 75 Urte

Mikel Laboaren bizitza eta obra jasotzen ditu Donostiako Doka Kafe Antzokian pantailaratuko den dokumentalak. Urte hauetan guztietan Mikelek egindako lana jaso nahi izan da ordu eta erdi luze irauten duen dokumental honetan.
Bi zatitan banatu dute dokumentala. Lehenbizikoan Mikel Laboa berak kontatzen du bere bizitza eta obra. 1978. urtean Herri Irratian egin zizkioten elkarrizketetan oinarritu. Bigarrenean, aldiz, batez ere, bere ingurukoek hitz egiten dute Mikeli buruz.

Kontakizun horiei lagunduz, bere bizitza bete zuten irudiak eta hotsak, hurbilekoei egindako elkarrizketak, berrogeita hamar urteetan zehar emandako kontzertuak eta grabatutako diskoak jaso dira modu ikusgarrian.
Ordu bat eta berrogei minutu inguruko dokumentu aberatsa, betiko eta etorkizuneko Laboazaleek hobeki ezagutu dezaten donostiar sortzailea.

Doka Kafe Antzokiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button