ARTEA

Ezkutukoa agerian erakustea

Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak Lorea Oar-Artetaren erakusketa inauguratuko du gaur berton, 19:30ean.

Galeriatik bidali duten oharrean irakur daitezke artistaren hitz kuriosoak: “Ama eta aita biak ziren onak, galantak eta gazteak. Amak ezkondu aurretik pintura maite zuen. Benito Barruetaren ikaslea zen, onenetarikoa, onena segur aski. Ezkondu orduko, noski, cela va sans dire, utzi zion pintatzeari ganorazko ardurak hartzeko: gizona, seme-alabak, garbiketak, etxea, arropak… Hala tokatzen zen. Hala egin zuen emakume askok eta askok, baita izen handiko artistak ere.
Beste alde batetik, gure inguruan galarazita dago labadorakoa kanpoan eskegitzea. Grazia egiten dit honelako areto batean barruko erropatxuek zintzilikatzea eta jendea erakustea; behin soinekoak kenduta, jendea biluzik, larrugorritan, ezkutukoa agerian erakustea. Mozorrotu, babestu, lotu, bateratu, bereiztu, mugatu, askatu egiten duen arropa barik.
Edozein modutan ere, eman dira hiru-lau pauso, baina… badago lanik!”

Eta berak ere, bere eraginik printzipalenez egiten du berba: “Miresten ditut Rembrandt, Freud, A. Nagel, Egon Schiele, Miriam Cahn, Käthe Kollwitz, Jeane Mammen…, Joana Vasconcelos, Sarah Lucas, Pipilotti Rist, Damien Hirst, besteak beste. Jakinmina sentitzen dut K. Ataman-en, M. Loizidou-ren, R. Neuenschwander-en aurrean, esate baterako. Hizkuntza desberdinak, hizkera desberdinak, erregistro desberdinak… guztiak interesgarriak. Aldiz, ez dit inongo emoziorik ez interesik pizten Jeff Koons batek.
Pintura eta marrazkia dira nire tresnarik ohikoenak.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button