BESTELAKOAK

“Pop Pilulak” fantzinearen harakiria

Pop kulturari buruzko euskarazko fantzinea da Pop Pilulak, eta laster, zortzigarren alea plazaratuko da, zeina Durangoko Azokan izango den eskuragarri, Entzun! argitalpenen standean, abenduaren 6tik 10era bitarte. Fantzinearen arduradunek iragarri dutenez, argitalpenaren azken alea izango da. Hortaz, abenduan, Pop Pilulak fantzinearen ibilbidea amaituko da.

Hauexek dira ale berriak ekarriko eduki batzuk: Xabier Montoiak eta Iban Zalduak ipuin bana idatzi dute azken ale honetarako; Yurre Ugartek Maye Deren zinegilearen inguruko artikulu misteriotsua egin du; Antton Iturbek dancehall erritmoak eta irudiak jorratu ditu;    Koldo Almandoz zinegileak Feminazi baten asmakizunak izenburuko testua egin du; Goizalde Landabaso Nicholas Nixon argazkilariaren inguruan aritu da; Iñigo Basaguren-Duartek John Lydon, Afrika Bambaataa eta South Bronx-eko gazte bandak lotu ditu oihartzun terroristak zabaltzen dituen artikuluan; Txerra Rodriguez epidermiseko euskal letretan murgildu da, Gorputzetan idatzitako literatura izeneko testuaren bidez…

Pop Pilulaken desagertze horren harira, 2018ko urtarrilaren 12an, Pop Pilulaken harakiri festa egingo da Bilboko Ambigú tabernan; fantzinean parte hartu duten zenbait kolaboratzailek diskoak jarriko dituzte bertaratuek hezurdurak astindu ditzaten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button