ARTEA

“Ertibil Bizkaia” erakusketa ibiltaria, Igorrera heldu da

Igorreko Kultur Etxea izango da bihartik aurrera erakusketa ibiltari honen bigarren geltokia. Aurtengoa Ertibil Bizkaia erakusketaren 38. edizioa da, eta bertan 18 artistaren lanak ikusgai izango ditu.

Aurtengo edizioan berriro ere argi geratu da Bizkaian arterako talentua badagoela, izan ere deialdian 113 artistaren eta espezialitate guztietako 160 lanen parte-hartzea izan da. Horien artean erakusketa osatu duten 18 lanak hautatu dira.

Hiru saridun aukeratu dira. Lehen saria Helena Goñirentzat izan da, Dos retratos de Gabe en el tren lanagatik, bigarren saria Maite Leyun-ek irabazi du, Kitty & Co lanarekin, eta hirugarren saria Daniel LLaria-rentzat izan da, Be seen be safe lanagatik. Bizi ari garen pandemia dela eta, irabazleak saritzeko eskaintzen zaien Japoniako egonaldi artistikoa 2021era atzeratuko da.

Goian aipatutakoekin batera honako artista hauek ere parte hartu dute erakusketan: Asier Aguayo, Raquel Asensi, Nora Aurrekoetxea, Guido Di Marzio, Jone Elorriaga,  Nerea Garro, Ibon Landa, Joaquin Pedro Gomez, Ibai Madariaga Sagastizabal  eta Miel Oyarzabal, Amaia Molinet, Ruben Pino, Nahia  Ruiz, Ander Sagastiberri  eta Alberto Eguiluz, eta Ane Seijas Garzon.

Ertibil Bizkaia ikus-arteen erakusketa ibiltaria abuztuan hasi zen Bilboko Rekalde Aretoan, eta urriaren 14an Igorreko Kultur Etxera iritsiko da eta bertan egongo da azaroaren 8ra arte.  Ondoren, erakusketa Basaurira (Ariz Dorrea) joango da, azaroaren 10etik 29ra bitartean, eta Ermuko Lobiano Kultur Gunean amaituko du bere  ibilaldia, abenduaren 1etik 29ra.

Artisten eta obren gaineko xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button