ARTEA

“Ertibil”, arte ibiltaria Lekeition

Urriaren 2tik 14ra bitartean, Ertibil-Bizkaia Ikus arteen erakusketa ibiltaria Lekeition izango da ikusgai. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura sailak antolatzen du erakusketa hau, Bizkaiko arte garaikidea zabaltzeko eta sustatzeko. Orain Lekeition ikusi ahalko da, eta  erakusketarekin batera, Arte Garaikidera hurbiltzeko hitzaldia eta bisita gidatuak antolatuko dira.

Ertibil erakusketan, Bizkaiko artisten sormen lana (pintura, argazkilaritza, grabatua, bideoa eta eskultura) ikusteko aukera paregabea izango da. Erakusketaz gain, bi ekimen osagarri antolatu dira. Hala, urriaren 5an Arte Garaikideak izan duen ibilbidea aztertuko duen Arte Garaikiderako sarrera izeneko hitzaldi bat antolatu da Barandiaran aretoan. Hizlaria Artearen Historian Doktorea den Ismael Manterola Ispizua izango da.

Geroago, urriaren 12an, aditu honekin bisita gidatuak egingo dira erakusketara. Bisita gidatuan parte hartzeko urriaren 5a orduko Kultur Etxeko Bulego Orokorrean izena eman behar da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button