IKUS-ENTZUN

Erakusketa berria Tabakaleran: “Vive le cinéma!”

Tabakalerak badu erakusketa berria: Vive le cinéma! eta bertan, Dea Kulumbegashvili, Jeremiah Lemohang Mosese, Isaki Lacuesta eta Jia Zhang-ke zinemagileek instalazio zinematografiko bilakatu dute beren produkzioa. Vive le cinéma! erakusketa Amsterdameko Eye Filmmuseum eta Tabakaleraren arteko ekoizpen bat da, Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan.

“Zinemagile bakoitzak argia eta soinua hartu eta zenbait gai landu ditu: bizitza eta heriotza, politika eta egunerokoa, gorputzaren presentzia eta absentzia. Dispositibo zinematografikoa bera berrasmatu egin da praktika artistikoentzako propioagoa den teknologia erabiliz, film-esperientzia sustatze aldera. Gero eta ohikoagoa da erakusketa-areto batean filmak ikustea, edo zinema-areto batean ikus-entzunezko piezak, baita truke horri buruzko esperimentazioa ere. Zinemaren eta erakusketen arteko gurutzaketak espazio-denbora berri bat sortzen du. Denborari dagokionez, ez dago hasierarik ezta amaierarik ere, mugitzen diren irudiak etengabe proiektatzen baitira. Espazioari dagokionez, pantaila zinematografikoen izaera estatikoa eta bi dimentsiotakoa, hiru dimentsioko esperientzia bilakatzen da, eta hor mugitzen da ikuslea”.

Zinemagile horien ibilbide eta produkzioaren gaineko datuak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button