BESTELAKOAK

“Transbita Comète” ekimena, Irunen

Maiatzaren 13an, 17:00etatik 23:00etara, Irungo Oiasso Museoan, Transbita Comète ekimenarekin bat eginez, performancea eta musika programatu da.

Transbita Comète ekimen honek hiru ardatz ditu: Bitaminek programatutako proposamen artistikoa, Comète, la red de evasión erakusketa eta maiatzaren 18an ospatzen den Museoen Nazioarteko Eguna. Azken honek lema gisa Museoak eta Paisaia Kulturalak dauka, Transbitan proposamena islatzen delarik.

Comète (1941-1944) II. Mundu Gerran iheslariei ihes egiten laguntzeko sare klandestinoa izan zen. Naziek okupatutako Europan eraitsitako hegazkinlari aliatuak jaso, eta Frantzia osoa eta euskal muga Bidasoan edo Pirinioetan barrena zeharkatu ondoren, Gibraltarreraino eramaten zituen. Comètek 800 bat iheslari hartu edo aberriratu zituela uste da. Gutxi gorabehera 3.000 zibilen laguntza izan zuen. Horietatik 700 bat atxilotu zituzten eta 290 bat erbestean fusilatu zituzten edo hil ziren.

Diogun bezala, horrekin bat eginez, Sofie Dubs artistak performancea egingo du, Bitamine Faktoriak hiri esku hartze egingo ditu eta azkenik, Amorantek kontzertua eskainiko du. Hau guztia, ostiralean, 17:00etatik 23:00etara, Irungo Oiasso Museoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button