ARTEA

Mutazio humanoideak

Espacio Marzana galeriak Marina Nuñez (Palencia, 1966) artistaren azken obra bildu du bere aretoan. Infografiak eta marrazkiak egin ditu berariaz erakusketa honetarako, eta bertan, metamorfosiak jasaten dituzten hainbat kaskezur ikus daitezke zuri-beltzean, mutazio humanoide ikusgarriak erdietsiz.

Buru deformatuak, barruko tinkatze eta tentsiopean sortzen dira. Transfigurazioak, okerreko Frankenstein gisako esperimentuetatik emaniko ondorioak dira, erregenerazioa eta aldaketa gogorarazten digutenak.

Begitarteak disolbatu, degeneratu, hautsi, lehertu, jausi eta altxatzen dira berriz, beste aurpegi bat bilakaturik, munstro bilakaturik. Izan ere, azalaren mugek pertsonaren mugak deskribatzen dituzte, eta hala, hauek koherentziaren eta indarraren errepresentazioak ere badira, baina era berean, asfixian murgilarazten gaituzten lokarriak ere badira.

Marina Nuñezek Reina Sofia museoko Espacio Uno-n, Valentziako La Gallera-n, Mallorkako Pilar y Joan Miro Fundazioan, Murtziako Iglesia Veronicas-en, Madrileko Casa de Américan, Lleidan, Leon eta Bilboko Rekalde aretoan.

Transformazio humanoide hauek ikusteko aukera izango duzue martxoaren 9ra bitartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button