BESTELAKOAK

Bilboko eraikin mozorrotuak

Café La Granjak, BilbaoHistorikok eta Gargantuaren Lagundiak antolatu dute Bilboko eraikin esanguratsuak mozorrotzeko diziplina arteko ideia txapelketa Bilboko Udaleko Jaietako Sailaren laguntzarekin. Inauteriekin zerikusi zuzena duen lehiaketa honek gaur berton jakinarazi ditu bere irabazleak.

Lehiaketan, diseinu, irudi, argazkigintza, arkitektura eta arte ederretan aritzen diren pertsonek aurkeztu ahal izan dituzte lanak, Bilboko eraikin esanguratsuenetariko bat mozorrotzeko proposamenak izan direnak.

Sariak txikiak badira ere, goxoak izango dira, jatetxe batean bazkaria baitakarte berekin. Hala, hirugarren saria Eneko Sanchez-ek eskuratu du. Bigarrena Dani Castillorentzat izan da eta lehen saria Niko Vazquezek hartu du.

Txapelketan aurkeztutako lanak Gargantua Lagundiaren egoitza den Café La Granjan eta BilbaoHistorikoko ExpoGelan egongo dira erakusgai lehiaketa amaitu eta gero.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button