
Atzo, Dantzaldiak bere 16. edizioa aurkeztu zuen. Jaialdi honek abenduaren 13ra arte dantzari eta koreografo ospetsuak bilduko ditu Bilbon.
Atzo bertan inauguratu zen Dantzaldia aurkapenarekin batera egin zen ekintzarekin, baina dantza-hitzordu hau irailaren 23tik abenduaren 13ra bitartean izango da.
Programazioa luzea da baina Lisbeth Gruwez koreografo eta dantzariaren pieza nabarmendu behar da, gorputzaren eta ahotsaren arteko duelu ikaragarria dena. Tania Arias Winogradow-en pieza ere izango da jaialdian. Bruselan bizi den Ayelen Parolin koreografo argentinarraren lana ikusteko parada ere egongo da.
Damián Muñoz eta Jordi Cortés ere izango dira jaialdian. Bikoteak hainbat tokitan zabaldu zuen Ölelés pieza ekarriko du.
Artista hauez gain, Dantzabizek tailer bi antolatu ditu. Dantza flamenkoaren abangoardiaren ikonoa den Belén Mayak flamenko-tailerrak emango ditu, abenduaren 3, 4 eta 6an, Euskalduna Jauregian, eta Sharon Fridmanek dantza garaikideko tailer bat emango du, abenduaren 10, 11 eta 12an.
Beste ekimen paralelo bat zinema izango da. Dantzarekin, gorputzarekin eta mugimendu artistikoekin lotutako zinema programatu da. Bertan Eneko Lorentek edota Loránd Jánosek parte hartuko dute.
Dantzaldia Rekalde Aretoan, Fundizioan, Euskalduna Jauregian, BBK aretoan, Azkuna Zentroan eta Guggenheim Bilbao museoan ikusi ahalko da.
Noiz, zer eta non zehazteko: dantzaldia.org