Si yo fuera tú me gustarían los Cicatriz ikus-entzunezko lana, Jorge Tur Moltok zuzendu eta KREAk ekoitzitakoa da. Nazioarteko ikus-entzunezkoen hainbat jaialditan ibilbide luze eta interesgarria ari da izaten.
Zuzendari gazteen sormena babesteko Diario Instantaneo izeneko ekimena sortu zen. Haren bigarren edizioan, Jorge Tur Molto, Marta Javier eta Victor Iriarte zuzendari gazteei, astebete inguruan, hiriko zirrarak, sentipenak, irudiak eta soinuak jasotzea proposatu zitzaien. Lan haren ondorioz, zuzendari bakoitzak hirian izandako egonaldiaren inguruko ikus-entzunezkoa prestatu zuen.
Si yo fuera tú me gustarían los Cicatriz izeneko lanak Gasteizko talde punk rock mitikoaren historia lantzen du haien inguruko pertsonekin egindako elkarrizketen bidez eta 23 minutuko iraupena du. Dieguillo da taldearen amaierako aroan taldeko baxu-jotzaile izandakoa eta egun Antisocial taldean baxua jotzen duena da dokumentaleko hari-lana egiten duten pertsonetako bat.
Cicatriz Gasteizko punk-rock talde mitikoa izan zen. 1983an sortu zen Gasteizko Las Nieves desintoxikazio-zentroan Natxo Etxebarrieta liderra zela.
Jaialdia Italiako zinema-dokumentaleko nazioarteko ekimen
garrantzitsuena da, eta azaroaren 13tik 20ra bitartean egingo dute.
In-Edit Bartzelonako Zinema Dokumental Musikalaren Nazioarteko Jaialdiak ere Jorge Tur Moltoren lana aukeratu du zortzigarren edizioan. Ikus-entzunezko lana urriaren 28tik azaroaren 7ra bitartean izango den jaialdiko programazioan egongo da.
Kreak bidalita