
Bilboko Xanon galeriak Caroline Weihrauch (Hamburgo, 1.961) artistaren margolanak hartu ditu maiatzaren 30era bitarte Sommersoft izenburupean. Artista alemaniarrak Bilbon paratzen duen hirugarren erakusketa da.
Mihise gainean eginiko olioak eskegi ditu Weihrauch-ek Xanon aretoko hormetan. Loreak, tabernetako barrualdeak, eta apaingarriak dira gai nagusika, beti ere, kolorez josita. “Carolinen koadroetan koloreak bolboraren antzera aritzen da”, irakur daiteke Bilboko galeriak bidali duen oharrean.
Izan ere, artista oso interesatuta dago kolorearen epeltasunean eta horrek transmititzen dituen emozioetan. “Loreak probokatzaileak dira, freskoak eta energiaz beteak, eta arte gisa erakusten dira, baita objektu sutsu eta desiragarri gisa ere”.
Tabernen barrualdeetan, berriz, espazioa bera da protagonista nagusia. Horri, berriro ere, kolorea eta konposizioa gehitu behar zaizkio funtsezko elementu gisa. “Espazio horiek bisitatzeko gogoa eragiten dute”.