ARTEA

Emakumeek egindako argazkiek beteko dute “Baffest” jaialdia

Barakaldoko Udalak Fotopop Producciones Culturales-en eskutik bultzatutako Baffest Argazki Jaialdiaren V. edizioa herri hori izango du aterpe hil osoan. Jaialdiaren aurtengo edizioa maiatzetik urrira atzeratu da Covid pantemiaren ondorioz.

Baffest Argazki Jaialdiaren helburua, “herritar guztiei argazkilaritza adierazpen artistiko gisa gerturatzea da, herrian eguneroko bizitza egiten den espazio komunetan jarritako argazkien bitartez”, artea eta kultura, emakumea, berdintasuna, irisgarritasuna eta elkarbizitza balioak zabalduz.

Euskadin jaio edo bizi diren eta oraindik finkatu gabeko ibilbide artistikoa edota profesionala duten adin nagusiko egileei dago zuzenduta ekimena.  Aurtengo 55 hautagaiek argazki proiektu bat aurkeztu dute, obra azaltzen duen testu eta biografia batekin batera. Nagore Legarretak zuzendu duen epaimahaiak zortzi argazkilari finalistak aukeratu ditu. Hauek: Maria Azkarate, Leire Zabaleta, Yone Estivariz, Maria Sanchez, Eider Moreno, Maied Urrutia, Miren Barrena eta Ana Martin.

Belaunaldien arteko zubiak ehuntzen izenburupeko Sekzio Nagusian, Colita kataluniar argazkilari beteranoak, Laura Sillerasek, Helena Goñik eta Maria Sturnek hartuko dute parte. Lanak Barakaldoko hainbat tokitan jarriko dira ikusgai.

Horretaz gain hainbat jarduera paralelo antolatu dira:  Argazki solidarioa (Bilbao Street Collective argazki-kolektiboak ekarritako irudiak eskuratu ahal izango dira, gutxienez bi euroko dohaintzaren truke); Txikifoto (haurrentzako argazki-tailer digitala, urriaren 17an eta 24an); eta aurrez aurreko bisita gidatuak Aintzane Rodriguezen eskutik, euskaraz eta gaztelaniaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu