ARTEA

Lomografiari buruzko argazki erakusketa kolektiboa, Zarautzen

Lomografia Austriako Lomographische AG fabrikatzailearen marka erregistratua da. Marka horrek Lomografia teknika eta teknika horrekin lotutako kamerak hartzen ditu. Izena, Errusiako San Petersburgo hiriko LOMO PLC izeneko optiketatik dator.

Izan ere, marka errusiar horrek 35 mm-ko kamera konpaktu eta automatikoa merkaturatu zuen 80ko hamarkadaren hasieran. Kamera horrek berezitasun jakin batzuk ditu: gamma akatsa sortzen du, koloreak saturatzen ditu, eta irudia binetatua agertzen da.

Horrek guztiak argazkiak egiteko modu eta filosofia bat ekarri du, non argazkia egitea baino ez den bilatzen, askorik pentsatu gabe, espontaneoki. “Ez ezazu pentsa, argazkia atera soilik”, da lomografiaren legea.

Teknika fotografiko horren inguruko erakusketa kolektiboa paratu dute Zarauzko Photomuseum Argazki eta Zinema Museoan uztailaren 14a bitarte. Bertan, Kepa Junkera, Ramon Serras, Angel Ispizua eta Roberto Botija argazkilarien irudiak ikus daitezke.

“Lomografiak kostu baxuko kamerak fabrikatzea eta eguneroko bizitzaren berezko irudiak harrapatzea dakar. Argazkiak ateratzeko batere era ez konbentzionala da, “argazki on” batek ezartzen duten arauei jarraipenik egin gabe”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button