MUSIKA

“Lenoir & Willis Drummond vs. Neil Young”, Gasteizen

Iragan apirilaren 30ean, Joseba B. Lenoir musikariak eta Willis Drummond bandak bat egiten zuten Bilboko Kafe Antzokian, Neil Young musikari estatubatuarrari eta bere talde Crazy Horse-ri gorazarre egiteko asmoz.

Kontzertu hura Izar & Star zikloaren baitan egin zen, Joseba B. Lenoir & Willis Drummond Vs Neil Young & Crazy Horse lelopean; programa horretan parte hartzen duten euskal taldeek euren banda, disko edo kantu kutunak aukeratu eta emanaldi berezia ontzen dute.

Bada, Lenoir eta Willisek kontzertu bera errepikatuko dute irailaren 26an, Gasteizko Helldorado aretoan, 22:00etan. Emanaldiaren lehenengo zatian Lenoir-ek Tempesta izeneko EPa aurkeztuko zenbait gonbidaturen laguntzarekin, eta gero, Lenoir-ek eta Willis-ek Neil Young & Crazy Horsen errepertorioa haizatuko dute.

Izar & Star, bosgarren edizioa

Horrekin batera, urrian, Izar & Star zikloaren bosgarren edizioa hasiko da: 11n, Luis Vil & La Mala Crianzak Leopoldo Maria Panero poetaren olerkiak musikatuko ditu eta Julien Elsiek Canciones al filo izeneko saioa aurkeztuko du. 24an, halaber, Yellow Big Machine bandak Pixies-en Surfer Rosa joko du.

Azaroaren 14an, The Allnighters taldea Dr. Feelgood banda ingelesaren azalean sartuko da, eta 28an, Educados talde gazteak Pretenders-en kantuak joko ditu.

Abenduaren 13an, emanaldia bikoitza izango da: Los Brazos vs. Tom Petty eta Saul Santolaria & Getxo Allstars vs. James Taylor. Azpimarragarria da oso Txuma Murugarrenek abenduaren 26an egingo duen kontzertua, izan ere, Nick Caven kantuan euskarara ekarri ditu. Azkenik, urtarrilaren 5ean, programaren azken kontzertua izango da: Last Fair Deal Vs. Led Zeppelin eta Highlights Vs. Thin Lizzy.

Bosgarren edizioko kontzertuok Bilboko Cupula aretoan eta Kafe Antzokian egingo dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button