EMAKUMEA

Emakume erreferenteak

EmakumeEkinek aurrera jarraitzen du emakumeak buru dituen ekintzailetza ikusarazteko zereginean. Azaroaren 19an, Emakume Ekintzaileen nazioarteko eguna dela eta, aste horretan egingo diren bi jarduera proposatu dituzte.

“Aurten Emakume Erreferenteak izateko beharra aldarrikatzen dugu. Erreferente gehiago, ikusgarriagoak, askotarikoagoak. Presente izan behar ditugu, urrunekoak eta hurbilekoak, antzinakoak eta gaur egungoak, hainbat arrazoirengatik, zeren eta…
Pentsatzen dugu: “Hark ahal izan bazuen, nik ere ahal dut”.
Erreferenteak ezagutu eta aitortzea baliagarria da gure irizpidea indartzeko, hain bakarrik ez sentitzeko eta geure burua besteen ibilbideetan islatuta ikusteko.
Horiek gabe, zeure familiako, zeure lagunen arteko eta zeure zirkuluetako ekintzaile bakarra zarela sentitzen duzu. Isolamendutik irtetea zeure burua ekintzaile gisa onartzea ere bada, eta ikusten direnak baino askoz gehiago garela ohartzea.
Estereotipoetatik aldendutako erreferente ekintzaileak ikusmiran izateak iruditeria askotarikoagoa eta errealagoa eraikitzen laguntzen digu.
Arrakastaren narratibei errealismoa eman behar zaie. Ez da ohikoa gauetik goizera iristea, eta ez dago porrota erromantizatu beharrik. Bizipenen bidez ikasteko prozesua da. Gainera, definizioak pertsonala eta besterenezina izan behar du.
Errealitatea da negozio-eskoletan, unibertsitateetan, hedabideetan, fikzioan… ikusten diren ekintzaileak berez daudenak baino askoz gutxiago direla. Eta, gainera, agertzen diren erreferenteek estereotipoei eta sinplifikazioei erantzuten diete sarritan.
Badakigu etorkizuneko emakume belaunaldien iruditeria gaur eraikitzen dela.”

Azaroaren 19ko asterako jarduerak hemen ikus ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button