MUSIKA

Ekologiaren musika edota musikaren ekologia

Euskadiko Orkestraren eskutik, Ekomusik kontzertua programatu da iganderako Gasteizeko Principal Antzokian, 18:00etan hasita.

Gaztetxeoi zuzenduriko kontzertua izango da antzoki horretan burutuko dena, eta oso berezia izango da, izan ere, Euskadiko Orkestraren Musika Gelaren ekoizpena den Ekomusik saioa musika klasikoaren eta ekologiaren arteko harreman zuzena irudikatzen saiatuko da.
Pandemia heldu aurretik ehunka haurri orkestraren eskola kontzertuen baitan aurkeztu zitzaien ekoizpena da, eta orain kontzertu gisa berreskuratu da, musikaren bidez gure planeta zaintzeko beharraz jabetzeko.

Kontzertuak iraun bitartean bi ideia nagusi zabaldu nahi dira: batetik, Barrokoaren garaian konpositoreek naturako elementuak irudikatzeko joera zutela, eta bestetik, hari-instrumentuak artisau moduan egiten direla, beti ere ingurumena errespetatuz. Eta horretarako harizko hamar instrumentuk eta klabezinak osatuko duten talde batek errepertorio barrokoa jorratuko du, historiako garai hartan oso ohikoa baitzen musikagileek naturaren elementuetara jotzea euren konposizioetan.

Kontzertuan Patrizia Eneritz adituak natura zaintzearen eta gure planeta zaintzearen garrantzia oso modu harrigarri eta didaktikoan transmitituko die gaztetxoei.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button