BERTSOTAN

Erandion eta Ondarroan, BBTko hurrengo saioak

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasean bederatzi saio jokatuko dira guztira, eta apirilaren 23an eta 24an, Erandion eta Ondarroan izango dira. Biak, 17:30ean hasiko dira.

Apirilaren 23an, Erandion, Josu Murueta kultur etxean izango da zita: Aitor Esteban, Arrate Illaro, Bikain Urkiri, Gurutz Uruburu, Illart Gumuzio eta Paule Ixiar norgehiagokan izango dira. Amaia Ugalde ibiliko da gai-jartzaile.

Apirilaren 24an, Ondarroako Beikozini antzokian Iker Garitagoitia, Iñaki Iturriotz, Mikel Retolaza, Nerea Ibarzabal, Peio Azkarate eta Txaber Altube  bilduko dira. Saioan gaiak ematen Zihara Enbeita arituko da.

Datorren asteko asteburuan, apirilaren 30ean, Derion izango da hurrengo kanporaketa-saioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button