
Proiektu artistikoak garatzeko laguntzen deialdia abiatu du Huarte Zentroak, bertan eskaintzen dituen egonaldi- eta baliabide-programa osatzeko. Laguntza hauen bidez, arte-ekoizpena bultzatu nahi da, arte-komunitateko eragileek zentroaren esparruan harremanak izan, zalantzan jarri, lankidetzan jardun eta iker dezaten.
Laguntza horrek helburu hauek ditu: zentroan lan egiten duten artisten lan-baldintzak hobetzea, proiektuen garapen handiagoa lortzeko; bertako espazioen eta baliabideen erabilera-baldintzak hobetzea; egonaldien deialdiaren eskaintza hedatzea.
Zentroak eskaintzen dituen estudio eta baliabideak hobetzeko, bi laguntza-modalitate ezarri dira: Estudioak eta Baliabideak modalitatea, Nafarroarekin zer ikusia duten artista edo kolektiboei zuzendua.
Abenduaren 11n amaituko da bietan proposamenak aurkezteko epea.
Jakingarri guztiak, eta betebeharrak, hemen kontsultatu ahal dituzue.