MUSIKA

Belarmiñak, Montoia, Mursego eta Eten, Donostian

Musikaz gainezka dator asteburua Donostiako Le Bukowski Klubean hain zuzen ere, gaur bertan, Belarmiñak eta Xabier Montoia Trio izango dira, 20:00etan.

Joxi Ubedak (Tortura Sitematika) eta Iker Lopezek (Lobo Electrico taldeko gitarra jolea) osatu dute Belarmiñak. Joxik gitarra akustikoa jotzen du, eta Ikerrek, berriz, elektrikoa, efektuak eta bestelako apaindurak sartuz. Joxiren hitzetan, “ez dakit zer esan, kantu gehienak lasaiak dira, baxu-apal-leun jota eta kantatuta, eta Ikerrek efektuak, giroak, marrazkiak eta horrelako gauzak egiten ditu gitarrarekin. Nik kantatu eta gitarra akustikoa jotzen dut, eta Ikerrek gitarra elektrikoa jo ez ezik, koroak egiten ditu”.

Xabier Montoia Triok, berriz, Montoiaren mundu miresgarria lana aurkeztuko dute, eta bertsioren bat ere jo dezakete, tartean, BAPen Zenbat diruzale. BAPen harira, talde horretako abeslari izandako Okene Abrego (DJ Priest) arituko da giroa berotzen kontzertuen ostean.

Larunbatean, halaber, Mursegok Hiru izenburuko lana aurkeztuko du; txelo jotzailearekin batera, Eten bikote bizkaitar hardcore zalea izango da. Gau horretan ere disko jartzaileak izango dira: Kafea eta Galletak DJk.

Amaitzeko, igandean, Gironako Hurricade (math-rock) eta Yaw gipuzkoarrak (hardcore melodikoa) izango dira Le Bukowskin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button