BERTSOTAN

“Udaberriko Bertso Saioak”, Santutxun

Bilboko Udalak zapatu honetan zabalduko du egungo panoramako ahots esanguratsuenak Santutxun bilduko dituen Udaberriko Bertso Saioak ekimena.

Santutxuko Bertso Eskola beteranoarekin antolatutako egitaraua maiatzeko hiru zapatutan, 5, 12 eta 19an izango da Santutxuko Karmelo plazan, eguerdiko 13:00etatik aurrera. Maiatzaren 25an itxiko da programazioa, auzoan egingo den bertso-poteoarekin, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Bihar bertan, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Oihana Bartra eta Etxahun Lekue bilduko dira kantuka. Maiatzaren 12ko saioan, Jone Uria, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Igor Elortza  bertsolariek hartuko dute parte. Eta 19koan, Uxue Alberdi, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta Ibon Ajuria.

Maiatzaren 25ean (barikua) bertso-poteoa egingo da Santutxu auzoan, 20:00etan hasita, eta edalontziak eskuetan dituztela honakoak arituko dira kantuan: Uxue Alberdi, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta Ibon Ajuria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button