BESTELAKOAK

EHko II. Beatbox Txapelketa

Loraldia Festibalean eta Taupaka Elkartearen eskutik, Bilbronx ekitaldia egingo da Bilboko Azkuna Zentroan, apirilaren 9an. Bertan EHko II. Beatbox Txapelketa jokatuko da. Parte-hartzaileek euren beatbox lana erakusten duen 1 eta 2 minutu arteko bideoa bidali behar dute bilbronx@gmail.com helbidera martxoaren 27a baino lehen.

Soilik Euskal Herriko 7 probintzietako batean bizi edo jaiotakoek hartu ahal izango dute parte eta ez dago adin mugarik. Guztira 8 beatboxer lehiatuko dira, eta horiek aukeratzeko sailkapen fasea martxan dago.

Bilbronx ekitaldia La Basu eta Nizuri Tazuneriren rap kontzertuek osatuko dute. Gaua DJ  Kanakyk girotuko du, nahi duenari ilea mozteko barberrak izango dira eta hainbat tatuaiagilek art fusion egingo dute.

Oinarriak eta informazio guztia Bilbronx hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu