ARTEA

Elena Mendizabal eta Mónica Ortuzar artisten “Kolorea”, Bilbon

Elena Mendizabal eta Mónica Ortuzarrek, eskultore eta pintore bilbotarrek hurrenez hurren, haien lanak bildu dituzte Kolorea izenburuko erakusketan, Bilboko La Taller galerian; erakusketa, hain justu, atzo inauguratu zen eta zabalik egongo da apirilaren 14ra arte.

Bi artistek badute zenbait elementu komunean: batetik, Nia behaketa-objektu eta abiapuntu gisa; bestetik, obren gauzatze plastikoa; hots, ez dira aurretik fabrikatutako objektu edo irudietatik abiatzen, baizik eta paper edo mihise zuri edo buztin edo plastilina bloke batetik.

Halaber, badute hirugarren ezaugarri komun bat: keinuaren presentzia, bai pintzeladetan zein modelatuan, prozesua nabarmentzeko, markak mantenduz, eta akabera zainduak saihestuz.

Aipatutako guztiari, kolorea gehitu behar zaio, La Taller gunean paratutako obren ezaugarri garrantzitsuena kolorea baita: kolorezko plastilinak, akuarela dirdiratsuak, arkatz trazuak…

Informazio gehiago: lataller.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button