ARTEA

Argazkilaritzaren inguruko “Baffest” urrian egingo da, Barakaldon

Miatzean egin ohi da Barakaldoko Baffest jaialdia. Aurten 5. edizioa egitekoa zen garai horretan, baina Covid-19 gaixotasunagatik ezarritako konfinamenduak bestelako ondorioak ekarri ditu, eta azkenean, urrian egingo da.

Barakaldoko Baffest jaialdian emakumezko argazkilarien begirada eta lana hartzen dira kontuan.  Aurtengo ediziorako 55 lan jaso dira, eta antolatzaileak oso pozik agertu dira erantzun horrekin: “Oso pozik gaude aurten lehiaketarako jaso ditugun proposamenen kopuru eta kalitatearekin. Urtetik urtera, gero eta parte-hartzaile kopurua handiagoa dela ikusten dugu. Horrek indartu egiten gaitu, jaialdiaren helburua Baffesteko komunitatea hazten joatea baita, gure artean sareak sortuz. Lehiaketa bat baino gehiago topaleku bat bezala ulertzen dugu, gure inguruko argazkilarien lana sortu eta zabaltzeko pizgarri gisa. Eskerrik asko euren lanak aurkeztu dituzten parte-hartzaile guztiei”, esan zuen lehiaketaren arduradun Nagore Legarretak.

Aukeraturiko artistak Eneka Fernandez, Itziar Bastarrika, Ixone Sádaba eta Roberto Villalonek osatutako epaimahaiak jakinarazi ditu. Guztira zortzi finalista dira, honakoak: Maria Azkarate (Tercer paisaje. Una utopía contemporánea); Leire Zabaleta (Mírame); Yone Estivariz (gu, Latxa); Maria Sanchez (Deméter); Eider Moreno (Apurtu); Maied Urrutia (30 veces yo); Miren Barrena (Solo hace falta pegamento para atrapar el pasado); eta Ana Martín “¿Y si Jesucristo hubiese nacido mujer?

Barakaldoko Baffest jaialdian duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button