Nontzeberri

Baditugu “Galdeketaun” Txapelketako irabazleak

Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak, Notzeberri.com atari kulturalaren elkarlanarekin batera, Galdeketaun lehiaketako irabazleak saritu zituen atzo. 

12 eta 17 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduta dagoen aplikazio mugikorraren formatua duen lehiaketaren lehenengo edizio honetan, ia 100 jokalarik hartu dute parte, eta guztira, 4.000 aldiz baino gehiago jolastu dute. Txapelketak, galdera eta erantzuna formatuan, kultura, kirola, artea, geografia, Bilbo bera, Athletic eta bestelako gaiak proposatu dizkie gazteei.

Hala, puntuazio altuena lortu duen parte hartzailea saritu da, baina bestelako sariak ere zozkatu dira parte hartzeagatik, baita lehenengo hamarren artean geratzeagatik ere.

Saridunak hurrengo hauek izan dira: Lehenengo saria, Ekain Tejedor Martinez (ekain2000), lortutako puntuazioa: 4157.
Bigarren saria, lehenengo 10 sailkatuen artean: Nikola Egia (Nikopolidis), lortutako puntuazioa: 4109, eta sailkapenean: 5; eta Aitor Aretxaga (Aretxagaitor), lortutako puntuazioa: 2874, eta sailkapenean: 10.

Hirugarren saria, parte hartzaile guztien artean: Aiara Isusi (Aiara), lortutako puntuazioa 1305, eta sailkapenean: 36; Goretti Izagirre (Goretti), lortutako puntuazioa 1129, eta sailkapenean: 52, eta Ainhoa Elorza (Ainhoo), lortutako puntuazioa: 1117 eta sailkapenean: 57.

Ekimen honekin, Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak euskarazko tresnak baliatu nahi ditu adin-tarte horretako gazteekin, euskara hizkuntza ludiko moduan eta jakintzarako erabil dezaten.

Exit mobile version