LITERATURA

Haur Literaturako Mikel Zarate I. Saria 2010

Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
Makinako moldez, Din-A 4 formatuan eta tarte bikoitza utzita, gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50.

Hiru ale bidali beharko dira, agerian idazlearen nortasuna azaldu barik, eta horiekin batera gutunazal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.
Idazlanak helbide honetara igorriko dira: Lezamako Udala – Mikel Zarate Saria. 48196 Lezama.

Lanak hartzeko azken eguna 2010eko martxoaren 1a izango da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna, ostera, 2010eko apirilaren 15a izango da.
Epaimahaia idazle hauek osatuko dute: Leire Bilbao Barruetabeña, Julen Gabiria Lara eta Xabier Mendiguren Elizegi.

Sari bakarra emango da: 3.000 eurokoa (zenbateko gordina). Epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez balego saririk ez litzateke emango.

Elkar etxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik zortzi hilabeteko epean, behar diren marrazkiez horniturik. Alabaina, idazlea izango da lanaren jabea eta ohiko moduan ordainduko dizkio argitaletxeak egile-eskubideak.

Elkar argitaletxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button