ARTEA

“Urak Dakar. Tailerretik Irteterakoan” erakusketa kolektiboa, Bizkaia Aretoan

Bizkaia Aretoan, abenduaren 5era arte, Bulegoa z/b-en komisariotzapean, Urak Dakar. Tailerretik Irteterakoan erakusketa egongo da ikusgai. Egitasmoaren baitan, 2022 urtean lau artistek egindako horrenbeste tailerretan buruturiko lanak bildu dira.
Erakusketa horretan Equipo Jeleton, Marion Cruza Le Bihan eta Aitor Izagirre, Tripak (Haiek-ekin) eta Raúl Domínguez marrazketa-tailerreko parte-hartzaileen lanak erakutsiko dira. Erakusketarekin batera, lau une daude lanak jendaurrean aktibatzeko. Atzo izan zen lehena, , Equipo Jeletonen Tokimagik izenekoa. Abenduaren 1ean, Urak daroa (o destrucción de la Balco), Marion Cruza Le Bihan eta Aitor Izagirrerekin izango da; 4an, Marrazketa-tailerra, Raúl Domínguez adituarekin, eta azkenik, 5ean, Urak dakar. Tailerretik irtetean… eta gero, Bulegoa z/b.

Bulegoa z/b-ko ekipoak adierazi duenez: “2022an, Raúl Domínguez, Equipo Jeleton, Marion Cruza Le Bihan eta Aitor Izagirre, eta Tripak gonbidatu genituen lau tailer egitera Urak dakar proiektuaren esparruan. Gonbidapenarekin batera, beste enkargu bat zegoen: hurrengo urtean erakusketa kolektibo batean parte hartzea. Prozesu artistikoak erakusteko bi modu probatzea proposatu genien, bakoitza bere denbora, espazio eta dinamika bereziekin. Alde batetik, tailerraren testuinguru pribatua eta erreserbatua, non artistak bere lan egiteko modua eta metodologiak pertsona-talde batekin partekatzen dituen; bestetik, erakusketaren esparru publikoa, non artista jada ez dagoen eta lanak modu autonomoan aurkezten diren. Gonbidapenean, zabalik geratu zen erakusketako lanak nahitaez tailerraren emaitza ez izateko aukera, baina espero genuen aldez aurreko esperientzia horretatik zerbait iragaztea erakusketan. Nolanahi ere, artista bakoitza libre zen gonbidapena bere inguruabarretara egokitzeko, betiere prozesu artistiko eta prozesu kolektiboek berez dituzten irekitasun, ziurgabetasun eta prekarietatearen mende. Kontu finko bakarra esparrua zen, Urak dakar, Space is The Place/The Place is Space 2022-2023ko edizioa, egoerak sortzea eta bizitzeko eta espazioa sortzeko moduak irudikatzea helburu duena, eta in situ, espazioan eta tokiarekin pentsatzea proposatzen duena.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button