IKUS-ENTZUN

“Mikrofilm” zine beltzari buruzko jaialdia, gaur eta bihar

Plentziako “noir” generoko film laburren inguruko Mikrofilm Short Festival jaialdia gaur eta bihar egingo da; gaurko egitaraua, hain zuzen ere, solasaldi batekin hasiko da, 20:30ean.

Solasaldian bost zinegilek parte hartuko dute: Mirian Fernandez, Asier Altuna, Haritz Zubillaga, Aitor Gutierrez eta Roberto San Sebastian izango dira partaideak. Berbaldi horren ostean, Moby Dick musikariaren kontzertu akustikoa izango da, 21:45ean.

Bada, 22:30ean, aurkezpena egingo da, eta gero jaialdian parte hartuko duten film laburren emanaldia. Proiekzio amaitu eta gero, ikuskizun txiki bat izango da, eta videomapping saioa, azken hori Mario Jimenezen eskutik. Gaurko programa bukatzeko, Highlights rock talde bilbotarraren kontzertua izango da, 00:50ean.

Larunbateko egitaraua ere oparoa izango da, besteak beste, Cristina Iglesiasek efektu bereziei buruzko hitzaldia emango du (20:30ean); film laburren emanaldia (22:50ean); sari-banaketa (00:15ean) eta Juan Solo DJ saioa (1:20ean).

Egitarauari lotutako zehaztasun guztiak: mikrofilmfestival.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button