EUSKARA XEDE

EDE Fundazioa euskararen alde

EDE Fundazioak Euskara Plana sustatzen du euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko helburuz. Bertako motorra Euskara Batzordea dela esan dezakegu. Beraz, Euskara Batzordeari dagokio, Euskara Planaren helburuak finkatzea,  jarraipena, ebaluaketa eta ekintza berrien proposamena. Euskara Batzordea hilean behin biltzen da, hala ere,  beharrizanen arabera bilera horiek gehiagotan edo sarriagotan ere izan ahal dira.

Eginkizun dezente burutzen dira bertan, hala nola, langileentzako euskara alfabetatze ikastaroak, euskara trebakuntza ikastaroak, mintzamen taldeak, Gura Baduzu Nirekin Euskaraz kanpaina edota oparitzen den Euskarako Egutegia. EDE Fundazioko Euskara Batzordeak abiatuta, eta euskararen erabilera sustatzeko asmoarekin, euskarazko egutegia egiten da urtero, eta entitateko pertsonek oso balorazio positiboa egiten dute ekimen horretaz.

Aurten, euskara zuzenago bat egiten ikasteko asmoz, erdarakadak izan dira aukeratutako ideia. Hortaz bi esaldi agertzen dira hil bakoitzean, bat txarto eta bestea egokiagoa eta jatorragoa dena.

Hori guztiak Euskaraldia 2020 ekimenarekin lotura izan du, izan ere, kanpainan aktiboki parte hartu du EDE Fundazioak. Ahobizi eta Belarri prest rolak sustatzeaz gain entitatean Ariguneak ere identifikatu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button