IKUS-ENTZUN

“Gizazinea” ekimenaren V. edizioa gaurtik aurrera

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Gizazinea programaren V. edizioa jarriko du martxan, eta martxoaren 5ean, 6an eta 7an egingo da, San Frantziskoko Udaltegian eta Bilbo Zaharreko hainbat lekutan. Aurtengo edizioa nerabeei eta gazteei buruzkoa izango da.

Ekimenaren helburu nagusia, zinearen bitartez gizarteko zenbait errealitate eta arazo ezagutaraztea da.

Diogun bezala, programazioa gaur bertan hasiko da San Frantziskoko Udaltegian egingo den SOS Teenagers! saioarekin. Nerabeen egungo arazoak eta bullinga, sexualitatea, kontsumoak, motibazio falta, gazteen langabezia, adiskidetasuna, indarkeria… bezalako gaiak landuko dira bertan. Hainbat film emango dira gaia hornitzeko: Alauda Ruiz de Azuaren Dicen, Javier Loarteren Amateurs, Daniel Sánchez-Arévaloren Física 2, Miguel Azurmendiren Los Demonios, Zoe Berriatuaren El Despropósito eta David González Rudiezen Septiembre.

Bihar, martxoaren 6a, Nerabeak Sarean izenburupeko beste saio bat etorriko da. Alex Montoyaren Lucas film laburra eta Elena Trapéren Blog film luzea emango dira.

Barikuan, martxoaren 7an, Ruta del Crac ospatuko da. Aurten ibilbidea 4. kaian amaituko da, Gizazinea programaren V. urteurrena ospatzen duen jaiarekin. Bertan, kontzertua egongo da Wanna Funkekin eta ondoren Joke DJ. Tartean mila kontu gozatzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button