Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: gorputza, afektuak, lurraldea Masterreko IV. Edizioan izena emateko epea ireki da Uharte Zentroan. Esther Ferrer, Jon Mikel Euba, Julia Spínola, Jorge Satorre, Sahatsa Jauregi, María Salgado, Jorge Dutor eta Guillen Mont de Palol besteak beste, izango dira aurtengo lantegi praktikoak gidatuko dituzten artistak.
Uharteko Arte Garaikideko Zentroak (Uharte Zentroa), Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) sustatuta, akademiaren eta arte garaikidearen arteko topagunea da master hau, non esperimentazio metodologikoa eta pedagogia kokatuak diren nagusi. Diziplinaz gaindiko ikerketa esparru bat eskaintzea du helburu, egungo praktika artistikoak birpentsatzeko aukera egon dadin.
Programak lau ikerketa lerro ditu ardatz. Lehena Generoa eta bisualitateak: teoria feministen eta ikerketa bisualen, artistikoen eta performatikoen arteko elkarguneak aztertzean jartzen du arreta; Lurraldea: alde batetik, Euskadiko eta Nafarroako kultura-ikerketen edukiak biltzen ditu, eta, bestetik, kultura-ekologienak.; Afektuak eta ezagutza kokatua: praktika artistikoan eta artearen ikerketan pentsatzeko orduan afektuek duten garrantzia aztertzen du; Praktika artistikoak: tokiko eta nazioarteko artistek zuzendutako lantegi trinkoak, sormen laborategiak, banakako ikerketa lan bat (MALa) eta taldekako beste bat.
Lortu nahi diren helburuetako batzuk honako hauek dituzue: praktika eta ikerketa artistikoaren bidez pentsamendu kritikoa sustatzea, lan egiteko metodologiak eta norberaren diskurtso teoriko-praktikoak sortzeko helburuarekin, bai eta ezagutza teorikoa garatzea, ulertzea eta aplikatzea ere praktika artistikoan eta ikerketa kultural eta bisualetan, eta praktika artistikoek eta kultura bisualak egungo pentsaeran duten garrantzian sakontzea.
Masterrari buruzko xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.
