EZLEKUBAT

Desagertu

Mundu ikaragarria da irudiarena. Irudi batek mila hitz baino gehiago adierazten duelako horrek handitzen du, ohartu barik, gure pertzepzioaren espazioa.
Ikusitako horretatik haratago egiten dugun saltoak gure memoriatik ihes egiten du eta ezagutzen ez dugun beste paralelo batean kokatzen da.

Irudiek beti dakartzate istorioak eta historia. Beti pizten dute gure burmuinean ezagutzen ez dugun pertsona edota paisaiarekiko grina, begien aurrean zabaltzen zaigun misterioarekiko kuriositatea, atzean, beste plano batean dagoen antzezpen geldiarekiko egarria.

Kasu batzuetan protagonistaren bizian sartzen gara beldurtuta, laborriak jota eta bere azalaren dardara zeharkatu ostean, horrela ere, laborriak jota, bagoaz, benetan kontatzen ari zaiguna ezin imajinatuz, tragediaren tamaina hitzez hitz ezin neurtuz, amets oniriko labaingarri bateko oholtzan egon garelako sentipena uxatu nahian.

Horrela agitu zait niri Ines Ulanovsky argazkilariaren erakusketa birtualean murgildu naizenean.
Han desagertu naiz.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button