LITERATURA

Kirmen Uriberen nobela berriaren irakurraldia

Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak Mussche (Susa) izenburuko bigarren eleberria argitaratuko du laster. Hala, nobela berri horren harira, gaur irakurraldia egingo du Bilboko Kafe Antzokian. Idazleak Miren Gaztañaga eta Ander Lipus aktoreak izango ditu lagun. Ekitaldia 22:00etan hasiko da.

Liburuaren aurkezpen ofiziala, berriz, ostiralean, azaroak 30, egingo du Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan.

Uriberen bigarren nobela 1937ko maiatzean hasten da, milaka ume Santurtziko kaitik erbestera atera dituztenean. Haurren artean Karmentxu dago, zortzi urteko neskatoa, Flandriako Gante hirian babesa hartuko duena Robert Mussche idazlearen etxean. Eta hortik aurrera, Bigarren Mundu Gerraren amaiera arte, kontakizunean makina bat gorabehera izango dira.

Eleberria honela hasten da: “Gernikako bonbardaketaren ondoren, haurrak babesean jartzeko erabakia sendotu egin zuen Jose Antonio Agirre Lehendakariak. 1937. urte hartan, maiatzetik ekainera bitartean, 19.000 haur atera ziren Bilboko portutik Europako hainbat herrialdetara bidean. Frantzian, Sobietar Batasunean, Britainia Handian eta Belgikan gorde ziren gehienak. Gurasorik gabe joan ziren erbestera, bakarrik, eurak laguntzeko gertu zeuden irakasle andana baino ez zutela bidaide”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button