ESZENA

“Nora” dantza ikuskizuna Lasarten

 

Lasarteko Lekuona Kultur Etxean, Nora dantza ikuskizunaz gozatu ahal izango da gaur 20:30etik aurrera. Mikel Urdangarinen musika eta Gasteizko Traspasoseko dantzarien mugimenduak uztartzen ditu obrak. Emanaldia Dantza Garaikidearen VII. Zirkuitua egitarauaren baitan dago.

Proiektu berri horretan bi adierazpide batzen dira, alegia, bi lengoaia unibertsal: batetik, Mikel Urdangarinen musikak, eta bestetik, Traspasos konpainiaren dantza mugimenduek.

Gasteizko Traspasos dantza estudioan sortu zen konpainia arabarra, eta horren ikerketa mugimenduaren inguruko bere diskurtsoa sortzera bideraturik dago. Dantza garaikideak beste dantza eta lengoaia artistiko batzuekin, baita antzerkiaren eta ikusizko arteekin ere, bat egiten duen arte eszenikoa proposatzen du.

Mikel Urdangarin Zornotzan jaio zen, eta maisutzan lizentziatu eta Gasteizen irakasle-plaza bat lortu zuen. Lehen urratsak bertsolaritzan eman ostean, Mikelek irakaskuntza utzi zuen, musikaren munduan lan egiteko. Bertan, gaurko euskal musikaren ikur bilakatu da.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button