ESZENA

Kalealdiaren XIV. edizioan proposamen berriak

Bilboko Kalealdiak, bere hamalaugarren edizioan, Bilboko Kale Nagusiaren inguru eta Zazpi Kaleetara 39 ikuskizun eramango ditu, 20 konpainiarekin, uztailaren 2tik 6ra, hots, bihar hasita larunbatera bitarte.

Horietatik bederatzi Frantziatik eta Belgikatik etorritakoak dira, zazpi Estatutik, eta ATX Teatroa, Deabru Beltzak, Hortzmuga eta Turukutupa taldeak Euskal Herrikoak dira. Talde hauek clown-a, malabareak, akrobaziak, txotxongiloak, zirkua, antzerkia, musika, dantza garaikidea,… eta beste proposamen eszeniko batzuk luzatuko dituzteUztailaren 2ko eta 3ko programazioaren barruan, musika ibiltari proposamen interesgarriak daude. Système Páprika frantsesen Cocottes zé Bagatelle ikuskizuna izango da lehenegotarikoa. Tramankulu mugikor baten gainean, ikus-entzuleei abesti bidaia bikaina proposatzen die, hiru emakumeren, operako izar baten, piano jotzaile baten eta dantzari baten eskutik.

 

 

Proposamen asko izango dira baina batzuk, ezinbestez, aipatzekoak dira. Hala, Kalealdia inauguratuko den egunean Subliminati Corporation konpainia frantsesak Le cabaret subliminal lana aurkeztuko du Arriaga plazan.
Jaialdiaren erdian, Areatzak Ouch entertainment et zirk théâtre co-production konpainia belgikarraren ikuskizun dibertigarria jasoko du, musikan eta komikotasunean oinarritutako ikus-performancea.

Euskal herriko taldeei dagokionez, Deabru Beltzak taldea Plaza Barrian izango da uztailaren 3an, Drumbreak, break dance eta perkusio fusioa, erritmo eta koreografia borroka nahasiriko dantza ikuskizunarekin; Hortzmuga taldeak, politikaren eta komunikabideen arteko erlazioari buruzko gogoeta egiten duen Yo estuve allí y … no lo contaron como yo lo vi ikuskizuna eskainiko du; Turukutupa konpainiak, ikus-entzule guztiei zuzendutako Rezikletas musika ikuskizuna egingo du eta amaitzeko, ATX Teatroa taldeak, 2012ko Umore Azokan aipamen berezia jaso zuen Gnosia lana antzeztuko du Arriaga plazan.

Bilboko Kalealdiaren amaiera, Xarxa Teatre konpainia valentziarrak egingo du Papers ikuskizunarekin.

Gainera, Bilboko Kalealdiaren edizio honek zirkuko profesionalei zuzendutako bi ikastaro eskainiko ditu. Bat malabarismo ikastaroa (Mikel Ayala adituak eskainiko du) eta gorputzen eta objektuen manipulazioaz bestea (Fet a Má konpainiak emango duena)

Programazioaren xehetasun guztiak, ordutegiak eta kokalekuak hemen kontsultatu ahal izango dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button