ARTEA

“Ateak Zabalik 2016” jardunaldien erakusketa, Bilbaoarten

BilbaoArte Fundazioak 2016an beka jaso duten 35 artista eta kolektibo artistikoen lanak jarri ditu ikusgai, Ateak Zabalik 2016 jardunaldietan. Erakusketa abenduaren 16ra arte luzatuko da.

Erakusketaren muina 2016an beka bidez BilbaoArten izandako 35 artista eta kolektibo artistikoen lanen erakusketa da. Artistak Ekuador, Tunisia edota Euskal Herritik datoz eta diziplina askotan aritzen dira. Jardunaldiak amaitutakoan haien proposamenak epaituak izango baitira BilbaoArteko erakusketa gelako 2017ko bakarkako erakusketetarako. 35 artista eta kolektibo artistikoen artetik zazpik erakusketa indibiduala izango dute 2017an zehar. BBK Fundazioak babesten duen beka programari esker da posiblea artista gazteei arte produkzioa ahalbidetzeko aukera ematea.

Gainera, topaketak egingo dira artistekin abenduaren 12tik 16era bitartean. Hamabost minutuko parte-hartzeak arratsaldetan izango dira, BilbaoArteko Art House Zineman eta ikuslea artistarekin hitz egitera gonbidatuko da..

BilbaoArte Fundazioak 2016an zehar 20 erakusketa eta 110 filmen 150 proiekzio egin ditu. Hauez gain, jardunaldi tematikoak (Territorios y Fronteras, Jóvenes y Blasfemas eta Arkitekturaren Astea), eta tailerrak (Bonito Editorial eta Euskal Irudigileekin), ikus-entzunezkoak, (Territorios y Fronteras eta UrbanBat) edota serigrafiakoak (Malús Arbide eta Pilar Valdiviesorekin), besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button