ARTEA

Oteiza Museoan "Forma, zeinua eta errealitatea" erakusketa abian da

Kutxarekin elkarlanean Eskulturak XX. mendearen lehen hamarkadetan zehar izan zuen eraldaketa iraultzailea eta hogeita hamarreko lehen urteetan Oteizaren eskultura agertzea dira Forma, zeinua eta errealitatea. Espainiar eskultura 1900-1935 erakusketaren analisiaren gaia.
Oteiza Museoak produzitutako proiektu honek berrikusi egiten du eskulturak mende hasieratik Jorge Oteiza Hispanoamerikara joan arte izan zuen garapena, eta tradizio figuratiboa erabat gainditzeko eraldaketa epe honetako une garrantzitsuenak aztertzen ditu.

Erakusketari izena ematen dioten hiru kontzeptuek eskultura modernoaren eremuak zehazten dituzte. Erakusketak eremu hauek guztiak zeharkatzen ditu aukeratutako 51 obretan zeharreko ibilbidearen bidez. Aparteko elementu gisa, epe honen gaineko berrikuspena osatzen duten orain arte sekula ikusi gabeko hiru obra aurkezten ditu. Obra horiek Perez Mateoren Igerilariak (1930), duela gutxi aurkitua, Izenik gabe [Eva eta mahatsak] erliebea, Nemesio Mogrobejok 1908-1909an egina, eta Jorge Oteizak 1933an egin eta sekula erakutsi gabeko Jesus Jordanen dira.

Honetaz gain, Oteiza Museoak hainbat jarduera pedagogiko ere antolatu ditu erakusketaren osagarri gisa.

Artecontextok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button