LITERATURA

“Andraizea” liburuaren aurkezpen artistikoa

Bihar, otsailak 7, arratsaldeko 18:30ean, Beasaingo Igartza Jauregian, Irati Goikoetxearen Andraizea liburuaren emanaldi musikatu eta artistikoa izango da, bertako hainbat herritarren parte hartzearekin.

Erein argitaletxeak jakinarazi dugunez, “ikastetxe ezberdinetako neska-mutilak izango dira Iratiri ipuinak kontatu eta poemak errezitatzen laguntzen, Aitor Furundarena soinuan, Ekaitz Goikoetxeak, Patxi Ezkiagak eta berak sortutako bi kanta abesten,  Aurtzaka dantza taldeko lagunak, Martin Kortabarria biolin-jolea…eta bar”

Irati Goikoetxearen Andraizea bere lehen liburuko ia 160 orriotan, hainbat emakumeren bizitza puskak bildu ditu, eta hori dela eta ipuin guztien tituluak emakumeen izenak dira. Aipatu behar da gainera, liburuan datozen lau ipuinak saridun suertatu direla On Manuel Antia, Gabriel Aresti eta Iparragirre sariketan.

Irati Goikoetxea Segura Irratiko Itaka literatur saioaren gidaria da, eta 2+2 = 5? > mate+mate = literatura? blogaren sortzailea ere bai.  2010ean, Arraroa izeneko album ilustratua argitaratu zuen, eta Inurriak eta elefanteak kontakizuna Orgasmus izeneko ipuin antologian.

Emanaldi parte-hartzaile eta koloretsua, diogun bezala, otsailaren 7an izango da, arratsaldeko 18:30ean Beasaingo Igartza Jauregian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button