LITERATURA

Aristotelesen “Politika” obra euskaraz dugu

Iñaki Usabiaga itzultzaileak Aristotelesen Politika obra itzuli du greziera klasikotik euskarara. EHUk argitaratu du aipaturiko liburua.

Etengabe aritzen gara politikaz eta horrexegatik,  gaurkotasunik galdu ez duen obra klasikoa da Aristotelesen Politika. Berria egunkarian hauxe adierazi zuen egileak, “Kristo aurreko IV. mendean idatzi zenetik hona indarrik galdu ez duen obra klasiko bat da. Politikara eta gizarte arazoetara dedikatzen den orok irakurri eta ongi ulertu beharrekoa zinez”.
Gizarteak diren hainbat kontzeptu euskarara ekartzen, zehatz-mehatz gainera, saiatu da Iñaki Usabiaga itzultzailea, izan ere, 2.500 urte idatzitako liburua da, eta horrek kontu handia eskatzen du. Horretarako, Aristotelesen sasoiko testuinguru hura ere azaldu du, eta lanean bertan hainbat azalpen berezi ere idatzi dira, lana ulergarriago egiteko.

Hortaz hau bezalako obra garrantzitsu bat euskaraz izatea beharrezkoa da ezinbestez, beste pentsalari handien testuak dauden bezala, edota ekarriko diren bezala. Aurten Aristotelesen lan honek ikusi du argia, baina datorren urtean, David Hume filosofo ingelesaren obra argitaratuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button