ARTEA

“Desdoméstica” erakusketaren azken egunak, BilbaoArten

Aste honetan, martxoaren 18an, BilbaoArtek hartutako Estibaliz Sadaba Murgiaren Desdoméstica erakusketaren ateak itxiko dira. Gainera, gaur eta bihar, martxoaren 16an eta 17an, 19:00etan, BilbaoArteko zinema aretoan, erakusketa honi izenburua ematen dioten ikus-entzunezko pieza batzuk proiektatuko dira.

Desdomésticak argazkiak, performanceak, soinudun lanak, collageak eta bideoak biltzen ditu, eta, horietan, “emakumeak etxean izan ohi duen espetxeratzea eta kalean eta eremu publikoan agertzeko borroka” jorratzen ditu. Izan ere erakusketa horrek gogoeta bat planteatzen du: “emakumeek espazio publikoarekin duten harremanaren eta horiek etxeko espazioan sartzearen zailtasun historikoari buruz”.

Estibaliz Sadaba Murguia (Bilbo, 1963) artista eta Arte eta Ikerketa doktorea da. Erakusketa asko egin ditu, adibidez, MUSACen, Mataderon, Centro Centron eta bideo emanaldiak Madrilgo Reina Sofia Arte Zentro Nazionalean, MACBAn eta Fundació Antoni Tàpies eta CDANn. Gainera, praktika artistikoei, aktibismoari eta feminismoari buruzko mintegiak zuzendu ditu Artelekun, Rekalde Aretoan edo Tabakaleran…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button