Nontzeberri

Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketa

Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkarteak, Argentinan hainbeste urtez bizi izan zen Pello Mari Otaño bertsolari handiaren oroimenean bertsopaper lehiaketa antolatu du, eta bidez batez, antolatzaileek Diasporarentzako atal berezia sortu dute, Otañok Argentinako euskaldunekin izan zuen harremana gogoan

Itzal handia du Argentinan Pello Mari Otaño Barriolak, izan ere, bertsolaritzari egin zion ekarpenaz gain, ezin ahaztu Ameriketan aritu zen lehen euskara irakaslea izan zela.

Hortaz, lehiaketa hiru maila izango ditu: Gazteen maila, 18 urte artekoentzat (1995a baino geroago jaiotakoak); Diasporakoen maila, Euskal Herritik kanpo jaio eta bizi diren euskaldunentzat, Argentinakoentzat bereziki; eta helduen maila, 1995ean edo aurretik jaiotakoentzat.

Parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 6 eta gehienez 10 izango dira. Helduen mailan, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 8 eta gehienez 12 izango dira. Maila guztietan gaia, neurria eta doinua libreak izango dira, bakoitzaren aukerakoak.

Lanak apirilaren 10a baino lehen bidal daitezke, honako bi helbide hauetara: pedromariotano@zizurkil.net edo Hernandorena Kultur Elkartea (Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketa) Iriarte etxea – Pello Mari Otaño plaza, 1 20159 – Zizurkil.

Gazte eta Diasporakoen kategoriatan irabazleak 250 euro jasoko ditu, eta bigarren saria eskuratzen duenak 100 euro. Helduen kategoriako irabazleak 500 euro hartuko ditu eta bigarren sailkatuak 250 euro.
Sari-banaketa maiatzaren 4ean izango da, Zizurkilen egingo den bertso-afariaren barruan.

Exit mobile version