ARTEA

Donostiako Kubo Kutxa aretoko “Goenaga” erakusketaren azken egunak

Datorren urtarrilaren 10era arte, Mikel Lertxundik komisariaturiko Juan Luis Goenagaren (Donostia, 1950) erakusketa ikusteko parada egongo da Donostiako Kubo Kutxa aretoan. Beraz, azken egunetan zaudete erakusketa ikusi ez baduzue. Ezin bazarete etorri edo erakusketaz etxetik gozatzen jarraitu nahi baduzue, Youtube kanala bisitatzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan, Mikel Lertxundi komisarioak utzitako azalpenak ikusi eta entzunez gozatu ahal izango duzue.

Egilearen bere obraren muina esplorazioa da, bai eta esplorazio horrek hartu dituen forma ezberdinak ere. Goenaga “bideak esploratzeko gai izan da, baita, batzuetan, bere buruarekin kontraesanean egoteko ere; edo txandaka ibiltzeko monokromiaren eta kolorearen aldeko gogo-berotasunaren artean, Alkizan itxita egon eta mundua arnasteko beharraren artean, naturalismo, informalismo eta berarengan nagusi den esentzia espresionistaren artean”.

Erakusketa zazpi gunetan antolatu da  eta bertan bost hamarkadatako ibilbidea erakusten da. Lehenengo sei atalak kronologikoki antolatuta daude (Naturan murgiltzea, Giza irudia eta errebelazio urbanoa, Unibertso intimoa, Labarren inspirazioa, Abstrakzioa versus figurazioa, eta Kobazulotik paisaiara), eta azkena paper gaineko ekoizpenean ardaztutakoa da.

“Iraganeko sortzaileekin sakon identifikatua, bere sentierara egokitzen diren kontzeptu edo baliabideak bereganatzen ditu, eta bere obran laburbiltzen ditu askatasunez. Ikustea, interpretatzea, hausnartzea eta adieraztea dira, azken batean, errealitate esanguratsuago bat agerian jartzera bideratutako sortze-prozesu baten oinarriak”.

Erakusketaren atalei eta bestelako jarduerei buruzko argibide gehiago Kubo Kutxa aretoan dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button